Uztargi.Klik elkartearen bi erakusketa egongo dira irailean

Anboto 2024ko ira. 10a, 16:10

Uztargi.Klik Zornotzako argazkizale elkarteak bi erakusketa antolatu ditu Zelaieta Zentroan irailean zehar. 

Irailaren 2tik 15era Paco Valderas Uztargi.Klik elkarteko kidearen argazkiak erakutsiko dira, haren jarduna omentzeko. 

Bestalde, irailaren 16tik 29ra bitartean Gaueko argazkiak erakusketa kolektiboa egongo da. Gaua gai hartuta, argazkizale elkarteko kideek ateratako argazkiak ikusi ahalko dira. "Bisitariek gauaren edertasuna irudikatzen duten argazkiez gozatu ahal izango dute, izar-paisaietatik hasi eta ilargiaren argipean dauden hiri-eszenetaraino, elkarteko argazkilarien trebeteasuna eta sormena nabarmenduz", azaldu dute ohar baten bidez. 

Erakuskta biak Zelaieta zentroaren ohiko ordutegian egongo dira zabalik eta sarrera librea izango da.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!