Zapatuan auto klasikoen erakustaldia egingo dute Apatan

Anboto 2024ko ira. 20a, 08:43

Zapatu honetan, auto klasikoen topaketa eta ibilaldia egingo dituzte Elorriotik eta Atxondotik. Hamarkada batean baino gehiagoan galduta egon den ekimena da eta auto klasikoen zale batzuek berreskuratu dute. 

Auto klasikoak Elorrioko Nizeto Urkizu kalean batuko dira. 30 urtetik gorako autoak izango dira. Rallyetan aritzen diren auto batzuek ere parte hartuko dute. Azken horiek Buzkantz kalean batuko dira. 11:00 inguruan ekingo diote ibilbideari. Axpetik eta Arrazolatik buelta bat emango dute. Ondoren, Apatan geraldia egingo dute, eskoletako futbito zelaian. Aukera ederra izango da autoak han ikusteko, 11:30 inguruan. Bien bitartean, parte hartzaileek jan-edana izango dute Penalti tabernan.

Erakustaldia egiten duten lehenengo aldia denez, antolatzaileek ez dakite seguru zenbat auto klasiko batuko diren, baina 60 bat batzea itxaroten dute. Euskal Herritik ez ezik, Aranda Dueroko (Burgos) eta beste toki batzuetako kotxeak etortzea aurreikusten dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!