Durangoko Turismo Bulegoak Gerediaga elkartearekin lankidetzan antolatutako bisita gidatua. Izena eman behara da:Turismo Bulegoan, 946 03 39 38 telefono zenbakira deituta edo turismo@durango.eus helbide elektronikoan.
Bisita gidatua. Izena eman behar da: turismoa@elorrio.es/ 688 77 62 70 / 94 682 01 64
Kale antzerkia Trapu Zaharra Teatroa konpainiaren eskutik (euria bada Landako Gunean).
AIDAE elkartearen 30. urteurrena ospatzeko 'Pertsonak' argazki erakusketa jarri dute Zelaieta zentroan; uztailaren 12ra arte egongo da ikusgai. Zelaietako 1. solairuan dago.
Uztailaren 4tik aurrera zer ikusi eta zer gozatu ugari egongo da Zaldibarren. Herritarrek jaiak ospatzeari ekingo diote datorren eguenean, Jose Luis Mendilibar eskertzeko ekitaldia eginda eta gaztetxeko kideek botatako txupina jaurtita.
Gazteluko bizilagunek auzoko jaiei bultzada berri bat emateko apustua egin zuten duela urte batzuk, eta aurtengo egitarauari erreparatuta begi bistan geratu da egindako ahaleginek fruituak eman dituztena. Auzo txikia izanagatik, gazteluarrek egitarau osatu bat antolatu dute. Gaur Donien Atxa ipiniko dute, eta zapatuan ekintzaz beteriko eguna ospatuko dute.
Barikuan hasiko dituzte Boroako San Pedro jaiak, eta uztailaren 7ra arte luzatuko dira. Anaitasuna elkarteak Zornotzako Udalaren laguntzagaz egitarau zabala prestatu du.
San Pedro Txiki jaiak asteburu honetan ospatuko dituzte. San Kristobal Txikiko jaiak, ostera, uztailaren 14an.