Hitzaldia (Hizlaria: Oscar Alvarez). Europako Ondare Jardunaldien barruan.
Durangarrak museoan egingo duen bigarren erakusketa da hau. Aurretik, 2013an erakutsi zituen bere lanak bertan. Bihar egi. Bestalde, museoak ordutegi berezia izango du San Fausto jaiak direla eta.
Maider Aldasoro, Leire Lacunza eta Natalia Suarezen artelanak biltzen dituen erakusketa. Maria Goirigolzarri da erakusketaren komisarioa eta bere lanak ere badaude erakusgai. Margolanak, eskulturak, argi-instalazioek eta ikus-entzunezko piezek osatzen dute erakusketa.
Aurtengo erakusketa 'Karratu Beltz Leuna' deitzen da, eta Maider Aldasororen, Leire Lacunzaren eta Natalia Suarezen lanak batu dituzte bertan. Zelaieta zentroan ikusi ahalko da urriaren 15etik azaroaren 3ra bitartean.
Urriaren 25etik 27ra Urriko jaiak ospatuko dituzte Mallabian. Hala ere, bihartik urriaren 31ra bitartean hainbat ekintza antolatu dituzte.
Mikel Hidalgo argazkilari durangarrak Cabo Verden ateratako argazkiegaz erakusketa egingo du Durangoko Ezkurdi aretoan. Azaroaren 3ra bitartean egongo da ikusgai.
Bihar iluntzetik aurrera, gau magiko bezain beldurgarria nagusituko da Durangaldeko kaleetan. Eskualdeko herrietan, Arimen Gaua edo Gaba Baltza ospatuko da. Herririk herri antolatu dituzten ekintzen artean, kalabazak hustu eta dekoratzeko tailerrak, diskofesta beldurgarria, txistor-jana, aurpegi margoketak, umeentzako ibilbide beldurgarriak, txokolatadak eta zinema saioak daude.