[EGITARAUA] Asteburuan Boroako San Pedro jaiak ospatuko dituzte

Anboto 2024ko eka. 27a, 11:26

Barikuan hasiko dituzte Boroako San Pedro jaiak, eta uztailaren 7ra arte luzatuko dira. Anaitasuna elkarteak Zornotzako Udalaren laguntzagaz egitarau zabala prestatu du. 

Ekainak 28, barikua

  • 19:00etan, Txupinazoa eta suziriketa. Trikitilariak hirugiharra eta sardinak.
  • 22:00etan, Koldo DJ.

Ekainak 29, zapatua

  • 12:30 ean, meza Paula Aurrekoetxea eta Antonio Apraizen oroimenez. Esti Asuak abestuta.
  • 13:15ean, txistulariak SOINUTIKIE taldeagaz. 
  • 17:30ean, briska txapelketa hirunaka.
  • 19:00etan, tute txapelketa.
  • 22:00etan,  erromeria KITTU taldeagaz.

Ekainak 30, domeka

  • 12:30ean, meza auzoko hildakoen eta bazkideen oroimenez. Txistulariak eta Andramari ikastolako gurasoen abesbatza.
  • 13:30ean, igeltxo txapelketa
  • 14:30ean, herri bazkaria
  • 17:00etan, briska txapelketa binaka

Uztailak 5, ostirala:

  • 20:00etan, tortilla lehiaketaren aurkezpena
  • 21:00etan, umeen bolo txapelketa
  • 22:00etan, nagusien bolo txapelketa
  • 23:00etan, erromeria JOSE MENDIZABALekin

Uztailak 6, zapatua

  • 09:00etan, ehiza txakurren erakustaldia
  • 12:00etan, umeen jolasak
  • 14:00etan, paella txapelketa
  • 17:00etan, mus txapelketa
  • 18:00etan, idi probak
  • 00:00etan, erromeria JOXE ANGEL NAPARRArekin

Uztailak 7, domeka

  • 10:00etan, triki karro poteoa
  • 14:00etan, bazkideen bazkaria
  • 19:00etan, zozketa
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!