Zaldibartarrek etxean gelditzeko aitzakirarik ez izateko moduko jaiak ospatuko dituzte uztailaren 4tik 7ra bitartean. Jai Batzordeko kideek, udalarekin elkarlanean, 40 ekitalditik gora barnebiltzen dituen egitaraua prestatu dute. Aurtengoa ere, herrikoia, parte hartzailea eta askotariko adin tarteei begirako jai programa izango da. Jaien antolakuntzan parte hartu duten kideek egitaraua aurkezteko agerraldia egin dute arratsalde honetan.
Eneritz Azpitarte alkateak balioan ipini du herriko elkarte bakoitzak egitarauari egindako ekarpena: “Argi daukagu herri txikia izanagatik herri bizia garela. Zorionez, Zaldibarren elkarte sare eder eta anitza daukagu, bakoitzak beretik eragin eta herriari ezinbesteko ekarpena egiten diona. Udalak guzti-guztien lana eskertu eta aitortu nahi du, bai jaietan zein urte osoan zehar antolaturiko ekitaldiengatik”.
Era berean, alkateak kartel lehiaketako irabazleak saritu ditu. Honako hauek: Sonia García eta Igor Aizpiri (lehenengo saria, 250 euro), Iker Villanueva (bigarren saria, 150 euro) eta Mikel Urizar (umeen kategoria, herriko. establezimenduetan baliatzeko 100 euroko bonua).
EGITARAUA
Ekainaren 28tik 30era
- XXXII. areto-futbol maratoia kiroldegian.
Ekainaren 30a, domeka
- 8:30 - 14:30 XL. Argazki rallya liburutegi zaharrean.
Uztailak 4, eguena
- 17:00 Kuadrillen arteko txallenge errona Zaldua plazan.
- 18:00 Herrixen Jaixen jaitsiera Zaldua plazatik.
- 18:30 Donien-Atxa ipintzea.
- 18:45 Jose Luis Mendilibarri esker ona.
- 19:00 Zaldibarko dantzariak. Jarraian, jaien hasiera iragartzeko txapligua jaurtiko dute gaztetxeko kideek. Gero, buruhandiak.
- 20:00 Odoloste-jana Bekoetxe kalean.
- 22:30 Kontzertuak txosnagunean: Ithaka eta Zilibito Records.
Uztailaren 5a, barikua
- 8:30 Familientzako mendi irteera udaletxeko plazatik hasita. Bukatzean, mokadua eskoletako pilotalekuan.
- 12:30 Herri kirolak Zaldua plazan. Aizkolariak eta Iparraldeko jokoak.
- 17:00 Apar festa liburutegi aurrean.
- 18:00 Kuadrillen arteko txallengea txosnagunean.
- 18:30 Pilota partidak.
- 19:00 Elektrokela elektrotxaranga, txosnagunetik hasita.
- 22:30 Kontzertuak txosnagunean: Belako, Tatxers eta Malakias MX3.
- 23:00 Dantzaldia DJ Josemarirekin udaletxeko plazan.
Uztailaren 6a, zapatua
- 10:00 - 13:00 Arku jaurtiketa ume eta helduentzat. Olazarko galerian.
- 11:00 Jaizale Durangaldeko txistularien elkartearen kalejira.
- 12:00 Tortilla txapelketa eskolako aterpean.
- 13:00 - 13:30 Zaldibar arku taldeko arkularien erakustaldia Olazarko galerian.
- 14:30 Herri bazkaria txosnagunean.
- 16:00 3x3 saskibaloi txapelketa kiroldegian.
- 17:00 Kuadrillen arteko txallengea (final handia) txosnagunean.
- 19:00 Matraka elektrotxaranga txosnagunetik hasita.
- 19:00 Afari-merienda Olea kalean. Solomoa (euro 1) eta sardinak (euro 1).
- 23:00 DJ Lander Luque eta DJ Canijo Olea kalean.
- 23:30 Altxa Porru taldearen erromeria txosnagunean.
Uztailaren 7a, domeka
- 10:30 Antonio Gutierrez GUTI I. memoriala. Bizkaiko txirrindulari eskolen arteko proba: hasiberriak, kimu mailakoak eta infantilak. Hasiera Autonomia kaletik.
- 11:00 - 13:00 eta 16:00 - 19:00 Umeen jolas parkea eskolako patioan (euria eginez gero kiroldefgian).
- 11:00 Zaldibarko Koralak San Andres elizako mezan abestuko du. Ondoren, kontzertua emango du.
- 12:15 Euskal dantzak Zaldua plazan.
- 19:00 Bertso-saioa Zaldua plazan: Etxahun Lekue, Oihana Bartra, Jon Maia ea Aissa Intxausti. Gai-jartzaile: Amaia Agirre.
- 20:30 LJ75 kale antzerkia udaletxeko plazan (euria eginez gero, Olazar pilotalekuan).
- 22:00 Jaietako argazkien emanaldia kontzertuen eszenatokian.
- 23:00 Su artifizialak.
Uztailaren 12a, barikua
- 18:30 Argazki rallyaren emanaldia eta sari banaketa liburutegi zaharrean.
Uztailaren 13a, zapatua
- 07:00 Zaldibarko XLV. mendi martxa Zaldua plazatik hasita. Bukaera udaletxeko plazan.