[EGITARAUA]: Emakume artisauen azoka, erromeria eta tortilla txapelketa Gazteluko jaietan

Ekaitz Herrera 2024ko uzt. 3a, 12:34

Gazteluko ermitan egindako ospakizun bat.

Gazteluko bizilagunek auzoko jaiei bultzada berri bat emateko apustua egin zuten duela urte batzuk, eta aurtengo egitarauari erreparatuta begi bistan geratu da egindako ahaleginek fruituak eman dituztena. Auzo txikia izanagatik, gazteluarrek egitarau osatu bat antolatu dute. Gaur Donien Atxa ipiniko dute, eta zapatuan ekintzaz beteriko eguna ospatuko dute.

EGITARAUA

Uztailak 3, eguaztena

  • 20:00 Donien Atxa jasotzea.
  • 20:30 Maleta siku.

Uztailak 4, eguena

  • 11:30 Meza santua.
  • 12:00 Dantzariak eta luntxa.

Uztailak 6, zapatua

  • 11:00 Umeentzako tailerrak.
  • 11:00 Abadiñoko emakume artisau eta sortzaileen azoka.
  • 12:00 Harri jasotze erakustaldia (Goizeder Abendibar, Urdax Magunazelaia eta Haritz Aranguren).
  • 13:00 Trikitilariak (18:00ak arte)
  • 14:00 Auzo bazkaria. Oilasko paella eta natillak (10 euro. Izena eman behar da. Bazkalostean gazta baten zozketa egingo da)
  • 15:30 Partxis txapelketa. Saria egongo da.
  • 20:00 Tortilla txapelketa (20:00etarako tortilla aurkeztu behar da)
  • 21:30 Gauargi taldearen erromeria

Uztailak 7, domeka

  • 20:00 Donien Atxa botatzea. Garbiketa eta errifen zozketa.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!