'Nazioarteko sukaldaritza eta kokteleria' ikastaroa, 8-12 urte bitarteko gaztetxoentzat.
Zapatu honetan ekimen berri bat dago Mañariko Angurreta arte espazioan. Oihane Amantegiren eta Julen Apellaren liburua aurkeztuko dute, 12:00etan.
Ipuin irakurketa eta txokolate dastaketa. Mañariko idazlearen ipuinei abotsa jarriko die Esti Gonzalezek. Modu horretara, osaba Kirikiñoren itzalpetik argira aterako dituzte. Gerediaga elkarteak antolatutako Ondarearen Jardunaldien barruan.
Antzerkia Glu Glu konpainiaren eskutik. Bigarren emanaldi bat eskainiko dute 19:30ean.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, Santa Maria elizan.
Urriaren 27tik 29ra Abadiñoko Gaztetxearen 25. urteurrena ospatuko dute.
Gaur irekiko ditu ateak Jaime Vicarioren 'Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza' erakusketak, 18:30ean Durangoko Arte eta Historia museoan egingo den ekitaldian. Vicario 2019an hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Azaroaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
Urriaren 7tik aurrera zer ikusi eta zer gozatu asko egongo da Durangoko kaleetan. Udalak eta txosnaguneak San Fausto jaietako egitarauaren xehetasun guztiak argitu dituzte. Hemen ekintza bakoitzaren deskripzioa eta ordutegia.
Zuzenekoak urriaren 28ko zapatuan izango dira, parkean. Bezperan Aiama eta Akerbeltz taldeak arituko dira.