Oihane Amantegiren eta Julen Apellaren liburu aurkezpena eta musika zapatuan, Mañarian

Anboto 2023ko urr. 27a, 08:30

Zapatu honetan ekimen berri bat dago Mañariko Angurreta arte espazioan. Oihane Amantegiren eta Julen Apellaren liburua aurkeztuko dute, 12:00etan.

Joseba Sarrionandia izango da aurkezlea. Horrez gainera, Apellak eta Amantegik hainbat abesti interpretatuko dute: John Coltraneren Softly, J.S.Bachen Minuet and Badinerie'... Alfredo Sanz flautistaren eta Irati Ortubia biolontxelistaren laguntza izango dute. Euria eginez gero, ekimena bertan behera geratuko da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!