[EGITARAUA] Mallabiko Urriko Jaietan Gozategi, Merina Gris, Hofe x 4:40 eta TOC taldeek joko dute

Anboto 2023ko urr. 19a, 18:48
Merina Gris kontzertu batean. (Argazkia: Ainhoa Iraola).

Zuzenekoak urriaren 28ko zapatuan izango dira, parkean. Bezperan Aiama eta Akerbeltz taldeak arituko dira.

Urriko Jaiak hastear dira eta, urtero legez, udalak eta herriko elkarteek ekimenez beteriko egitaraua osatu dute elkarlanean. Kontzertuei dagokienez, urriaren 28ko zapatua da egunik potenteena: Gozategi, Merina Gris, Hofe x 4:40 eta TOC taldeek joko dute parkean, rocka, trikitixa eta beste musika estilo batzuk batuko dituen jaialdian. Bezperan, hilaren 27an, beste talde bi igoko dira eszenatokira: Amaia Izarzugaza musikariaren Aiama taldea eta Akerbeltz erromeria taldea.

URRIAK 28, ZAPATUA

  • 09:00 Binakako frontenis maratoia herriko frontoian.
  • 11:00 Duatloi txikia herri barruko zirkuituan.
  • 12:00-15:00 Mallabiko VI. Ardau Ferixie probalekuan. Urdaiazpikoa ebakitzeko ikastaroa, gazteentzako gastrotailerrak, makillau show cooking eta paella dastaketa. Sarrera: 7 euro. Antolatzaileak: Saltsan Txan eta udala.
  • 16:00-19:00 Txiki-txef umeentzat parkeko anfiteatroan.
  • 18:00 Burrunba txaranga.
  • 22:30 Kontzertuak parkean: Gozategi, Merina Gris, Hofe x 4:40 eta TOC.

URRIAK 29, DOMEKA

  • 09:00 Buruz buruko frontenis maratoia eskolako frontoian. Antolatzailea: Mallabia Kirol Elkartea.
  • 11:30-15:00 II. Autoen Slaloma Goitondo Beheko Lau.
  • 16:30 'Katapuntxispun' ikuskizuna umeentzat, herriko frontoian. Ondoren, txokolatada.
  • 17:00 Mus txapelketa, Kontzejuzarrean. Sariak: Lehenengoak, 120 euro eta garaikurra; bigarrenak, 100 euro; hirugarrenak, 80 euro eta laugarrenak, 60 euro. Izen-ematea 10 euro bikoteko.

URRIAK 30, ASTELEHENA (GAU BELTZA)

Amaia Egidazu ipuin-kontalaria: 'Ilun eta beltz. Dardarka jarri baietz!', liburutegian.

  • 17:00 Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5. mailako umeentzat.
  • 18:00 Lehen Hezkuntza, 1. mailatik gora.

URRIAK 31, MARTITZENA (GAU BELTZA)

  • 17:00 Ginkana, Kontzejuzarrean hasita. 1. mailatik gorakoentzat.
  • 18:00 Kalabazak hustea eta aurpegiak eta karetak margotzea, Kontzejuzarrean. Ondoren, photocall-a.
  • 19:00 'Iluntasuna piztu…' ekitaldia, plazan. Ondoren, herritik kantu erronda eta txorizo pintxoa. Amaitzeko, trikipoteoa Takittogaz.

AZAROAK 2, EGUAZTENA (GAU BELTZA)

  • 19:00 Berbaldia: 'Heriotza duina', Kontzejuzarrean. Anakotz Lasarte eta Iñaki Peña.

Antolatzaileak: Herri ekimena, Satxibu, Zaparrada, Gazte Alai dantza taldea, guraso elkartea, Mendibil abesbatza, Mallabia Kirol Elkartea eta udala.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!