"Jaime Vicariok ibilbide luzea egin zuen margolaritzan; ohikoa zen Durangoko txoko desberdinak margozten ikustea", azaldu du Garazi Arrizabalaga Durangoko Arte eta Historia museoko zuzendariak. Hogeita hamar obra inguru erakutsiko dira museoan, oleoak, lumatxoz eginikoak edota akrilikoak, besteak beste. Hiru multzotan banatu dituzte lanak: itsasoa, mendia eta gorputzak; horrez gainera, Jose Angel Arabiourrutiaren, Jesus Iturralderen eta Gloria Agirrebeitiaren ekarpenak eskertu gura izan ditu. "Jaime artista autodidakta izan zen, eta hori bitxia da, pintura irakaslea ere bazelako", azpimarratu du Arrizabalagak. Jon Sergio Astarloa kulturgintzako ordezkariak ere Jaime Vicarioren ibilbidea nabarmendu du. "Jaimeren lana Durangotik eta Durangorentzako izan zen".
Hamar urte igaro dira Vicarioren lanak museoan erakutsi zirenetik, eta lehenengo biderra da artista hil ostean bere lanak erakutsiko direna.