Madrilgo musika kontserbatorioko irakaslea den Angel Monterok kontzertua eskainiko du Mañariko elizan, zapatuan

Anboto 2023ko urr. 27a, 09:00

Emanaldia 19:00etan hasiko da, Santa Maria elizan.

Bizkaiko Hotsak 18. Jaialdiaren barruan, Angel Monterok organo kontzertua eskainiko du zapatuan, 19:00etan, Mañariko Santa Maria elizan. Montero organo irakaslea da Madrilgo Arturo Soria musika kontserbatorioan. Bere ibilbidean hainbat sari irabazi ditu: Algemenesí herriko (Valentzia) Iohannes Baptista Cabanilles lehiaketako lehenengo saria, 2017an, besteak beste. Munduko organista onenekin ikasi du, hala nola, Montserrat Torrent, Michel Radulescu eta Hans Davidsson-ekin. Bere ibilbidean Suitzan, Alemanian eta Europako beste hainbat herrialdetan eskaini ditu kontzertuak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!