Bizkaiko xakelaririk onenak Durangon batuko dira urriaren 21ean hasi eta zazpi zapatutan zehar.
HItzaldia eta proiekzioa. Antton Mari Aldekoa-Otalorak kanpaiak jo bitartean Eñaut Aiartzaguenak euren esanahia azalduko du. Kanpaiak, garai baten, herriko gertakizun ezberdinen berri emateko erabiltzen ziren. Gerediaga elkarteak antolatutako Ondarearen Jardunaldien barruan.
Gaur irekiko ditu ateak Jaime Vicarioren 'Bizitza baten islada: itsasoa, mendia eta gorputza' erakusketak, 18:30ean Durangoko Arte eta Historia museoan egingo den ekitaldian. Vicario 2019an hil zen, gaixotasun baten ondorioz. Azaroaren 12ra arte egongo da ikusgai erakusketa.
Zuzenekoak urriaren 28ko zapatuan izango dira, parkean. Bezperan Aiama eta Akerbeltz taldeak arituko dira.
Urriaren 7tik aurrera zer ikusi eta zer gozatu asko egongo da Durangoko kaleetan. Udalak eta txosnaguneak San Fausto jaietako egitarauaren xehetasun guztiak argitu dituzte. Hemen ekintza bakoitzaren deskripzioa eta ordutegia.
Mallabiko Learreta-Markina eskolako komunitateak dena prest du 50. urteurrenari merezi moduko ospakizuna emateko. Ekimenak urriaren 21ean zentratuko dira batez ere, eta pilotalekuko bazkaria izango da erdigunea.
Herri bazkarirako txartelak salgai daude Xiberu, Urtza eta Txiri-txiri tabernetan.
Urtarrila | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 |
8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 |
15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 |
22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 |
29 | 30 | 31 |