Zornotzako hogeitik gora eragilek indarrak batu dituzte elkarlanean Euskal Jaia ospatzeko. Urriaren 20an eta 21ean egingo dute, herriko hainbat puntutan. Honako hau da prestatu duten egitaraua:
Urriak 20, barikua
- 19:30 Jaiaren hasiear. Txupina eta triki kalejira. Pike plazan. (Antolatzaileak: Zornotzako Gazteak, Triki Piu Pand).
- 21:00 Errromeria Zutik taldeagaz Zelaieta parkean. (Ant.: Zornotzako Gazteak). Txosna egongo da.
Urriak 21, zapatua
- 11:30 Diana eta kalejira txistulari, gaitero eta erraldoiekin. (Ant.: Udazken txistu taldea, gaiteroak eta Etxanoko erraldoi txikiak).
- 12:30 Ikastetxeak dantzan eta kantuz. Andramari ikastola, Karmengo Ama ikastetxea, Larreako Eskolak eta Udazken Txistulariak).
- 13:15 Musika, kantua eta dantza herritik zehar. Zornotzan Kantuz herriko kaleetan (Herriko abesbatzak, Ederto txistulariak), Triki kalejira (Soinutxikie, Etxanoko erraldoi txikiak) eta Gaztedi barrie txaranga.
- 14:45 Taldeen kalejira herriko plazatik Zelaieta parkera.
- 15:00 Txalaparta Zelaieta parkean.
- 15:!5 Herri bazkaria Zelaieta parkean (Antolatzailea: Iraunkor). Bazkarirako txartelak Urtza, Xiberu eta Txiri-txiri tabernetan salgai 18 euroan.
- 17:00 Bertsolariak Zelaieta parkean (Eta abar bertso eskola).
- 17:45-19:30 Kantaldia Zelaieta parkean.
- 22:00 Gontzal Mendibil 'Iparragirre omenduz' ekitaldia, Zornotzako musika bandagaz eta Zornotzako abesbatzagaz batera. Frontoian.