Erreka garbiketara, katiuskak edo galtza-botak eta eskularruak eramatea gomendatu dute antolatzaileek. Baita zaborra jasotzea erraztu ahal duen edozein material ere. Bestalde, izena hemen eman daitekeela jakitera eman dute.
Durangon hainbat jolas eta jarduera antolatu dituzte zapatu honetarako —irailak 16— 2023ko Mugikortasunaren Europako Astea ospatzeko.
Egitaraua: Manifestazioa, 12:00etan, Durangoko Santa Anan plazatik irtenda. Ondoren, ekitaldia, Iurretan. Bazkaria, 14:30ean (txartelak ohiko lekuetan, irailaren 11ra arte). Bazkalosteko bingo musikatua, 16:30ean. Ostikda elektrotxaranga, 18:30ean. DJ Kuku, 23:00etan, Intxaurren.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako hamahiru artzain lehiatuko dira, bakoitza bere txakurragaz. Txapelketak 50 urte beteko ditu aurten, eta ibilbidea hasi zuen leku berean, Garain bertan, ospatuko du urteurrena.
Gaztelako Musiak Tradizionalaren XIV. Jaialdia. Gonbidapena elkarteak eskuragarri.
Kontzertua Eleizatan egitarauaren barruan. Bertara joateko doako autobusak 19:30etan irtengo du Gudari kaletik.
Zornotzako eliza eta ermitak ganbera musika, jazza zein musika barrokoa taularatzeko eszenatoki izango dira zapatu honetatik aurrera. Eleizetan programaren edizio berri hau Zarzuela Errezitalak zabalduko du zapatu honetan bertan.