Elorrio-Atxondo Baso Biziak elkarteak, Elorrioko Udalaren babesarekin, Zumelegi erreka garbitzeko ekintza antolau du zapaturako. Udaletik jakitera eman dutenez, 6 urtetik gorako edonori zuzenduta dago, baina 6 eta 11 urte bitarteko umeek lagunduta eta nagusi baten zaintzan joan beharko dute.
Bestalde, deialdi bi egin dituztela jakitera eman dute. Ume barik doazenak, hitzordua goizeko 9:00etan izango dute, herriko plazan. Zabor bilketa 9:15ak eta 13:00ak bitartean egingo da. Umeekin doazenak, berriz, 11:00etan bertaratu beharko dira herriko plazara, izan ere zabor bilketa beraientzat egokitutako gune batean egingo da.
Ondoren, 13:15ean, guztien artean bildutakoa plazan pilatuko dute, zabor kopurua erakusteko. Eta azkenik, zaborra plazatik jasoko dute.