Maiatzaren 12tik maiatzaren 21era San Trokaz jaiak ospatuko dituzte Abadiñon.
Jose Manuel Rozasen heriotzaren 40. urteurrenean, Berpizkundea erakusketa antolatu dute Durangoko Arte eta Historia museoan. "40 urtetan ez da inoren ahotan egon, hein batean istripuz hil zelako, eta orain bere obrari beste bizitza berri bat ematekotan antolatu dugu 'Berpizkundea' erakusketa", azaldu du Garazi Arrizabalaga museoko zuzendariak. Gaur izango da aurkezpen ekitaldia, eta bihartik aurrera egongo da ikusgai, maiatzaren 21era arte.
Udalak, udalerriko elkarteekin elkarlanean antolatu du ekainaren 11ra arteko egitaraua.
Bihar, Maiatzak 17. LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu zabalean. Durangon solasaldiak eta film zein telesail proiekzioak antolatu dituzte.
Barikuan hasiko dira Berrizko Andikoako Asentzio jaiak, maiatzaren 19an.
Uztargi.klik elkarteko kideen lanak ikusi ahalko dira erakusketan. Maiatzaren 31 arte egongo da erakusketa ikusgai Zelaietako beheko solairuan.