Literatura lesbikoari eta 'Smiley' telesailari buruzko saioak Durangon, LGTBIfobiaren aurkako egunean

Anboto 2023ko maiatzaren 16a

Bihar, Maiatzak 17. LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatuko da mundu zabalean. Durangon solasaldiak eta film zein telesail proiekzioak antolatu dituzte. 

EGITARAUA

  • Maiatzaren 15etik 19ra Smiley telesaiaren proiekzioak eskainiko dituzte San Agustin Kulturgunean. 19:00etatik aurrera. Maiatzaren 18an eta 19an bina atal eskainiko dituzte.
  • Maiatzaren 16an, Josune Muñozek, euskal filologo eta literaturan eta komikigintzan adituak, literatura lesbikoari buruzko berbaldia eskainiko du. Bizenta Mogel Bibliotekan izango da 18:30etan.
  • Maiatzaren 19an, Smiley telesaileko Guillem Clua sortzaile eta gidoilariak berbaldia eskainiko du San Agustin Kulturgunean. 20:00etan izango da.
  • Ekainaren 29a, Zinegoak jaialdiko filmak proiektatuko dituzte Tabirako parkean, 22:00etan.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!