Urteetako lanaren ostean boulderra erabat amaituta dagoela ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte martxoaren 3an, Landako Kiroldegi azpiko lokalean.
Barikuan, martxoak 3, 20:00etan egingo dute ate irekiera ekitaldia. Leire Vargas idazle durangarrak aurkeztuko du, eta besteak beste, Anarik, Odei Barrosok, Peru Magdalenak eta Aitor Bizkarrak parte hartuko dute. Martxoko eta apirileko egitaraua aurkeztuko dute, baita ere.
Martxoaren 21a Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Durangaldeko eragileek hainbat egitasmo antolatu dituzte elkarlalean
Aukera Azokaren aurreko kontzeptuari buelta bat eman diote aurten, ekitaldi "aberatsago" bat sortuz, antolatzaileek ohar batean azaldu dutenez. Dagoeneko ezaguna den outlet guneari —Aukera Azoka— gune gastronomikoa eta tailerrak egiteko espazioa gehituko dizkiote. Durango eta Iurretako denda, ostalaritza eta zerbitzuak espazio berean elkartuko dira, guztira 40 negozio baino gehiago batuz.