Dendak Bai Fest ekitaldia martxoaren 3tik 5era, barikutik domekara, egingo dute Landako Gunean. Dendak Bai elkarteak eta Durangaldeko Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak antolatuko du, Durangoko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren laguntzarekin.
Ordutegiari dagokionez, barikuan 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita; zapatuan, 10:00etatik 21:00etara, eta, igandean, 11:00etatik 14:00etara.
Merkataritza-gunean, era guztietako saltokiek azken denboraldietako produktuak merkeago eskainiko dituzte: haurrentzako eta helduentzako moda, kirol-arropa, oinetakoak, optika, dekorazioa...
Gune gastronomikoan kafea, gozokiak, pintxoak, tortillak, enpanadillak, izozkiak... egongo dira. Gune berean hainbat tailer egongo dira asteburu osoan: dastaketak, showcooking-a... Zuzeneko musika ere egongo da.
Era berean, adin guztietarako tailerrak eta hitzaldiak egingo dira: makrame tailerra, haurrentzako ipuin-kontalaria, argazki tailerra, bidaiak...
Doako sarrera
Sarrera doakoa izango da eta erosketak egiten dituztenek bi ordu doan izango dituzte Landako Guneko parkinean. Gainera, Udalak gaitutako Txiki Parkera zuzenean sartzeko aukera izango da.