Arrazakeriaren kontrako tailerrak eta mobilizazioak antolatu dituzte

Anboto 2023ko mar. 3a, 09:55
Errefuxiatuen eta migratzaileen eskubideen alde Durangon egindako ekitaldi bat.

Martxoaren 21a Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, Durangaldeko eragileek hainbat egitasmo antolatu dituzte elkarlalean

Bihar bertan, martxoaren 4an, pankartak egiteko tailerra egingo dute Landakoko sotoetan. 17:00etan ekingo diote lanari. Martxoaren 13an, arrazakeriaren kontrako tailerra egingo dute, Bizkaiko SOS Arrazakeria elkartearen eskutik. Ekitaldia Zabaltzen Sartun egingo dute 18:00etan, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da aurretik 648511741 telefonoan. Azkenik martxoaren 18an elkarretaratzea egingo dute Durangoko Andra Marin. 18:30etan izango da.

Ekitaldi hauek Durangaldeko hainbat elkartek antolatu dituzte elkarlanean. Honako hauek parte hartu dute egitasmoan: Ghana United, Virgen del Cisne, Ceiba, Andereak, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataforma, Zaldibarko Jendeak, Atxondoko Harrera, Hemendik Harantz, Durangoko Parte Hartze Tailerra eta Zabaltzen Sartu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!