Lander Olaetxea abadiñarrak Albaceten jokatuko du datorren denboraldian

Anboto 2022ko uzt. 25a, 12:54

Olaetxeak zilarrezko ligan jarraituko du beste urte batez, izan ere, azko denboraldian Bigarren mailarako txartela lortu zuen Albacetek. Abadiñoko erdilariak urtebeterako kontratua sinatu du. 

2021/2022 denboraldian 35 partidu jokatu zituen Olaetxeak, eta bi gol sartu zituen. Amorebietan jokatu aurretik, Logroñesen aritu zen, hiru urtez. Guztira, 80 partidu jokatu ditu zilarrezko mailan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!