Ekinaren ekinez, bila zebilen garaipena lortu du Unai Moran abadiñarrak. Deban eta Lapurtarren Itzulian bigarren sailkatu ostean, Zegamako lasterketa —junior maila— irabazi zuen joan zen barikuan.
Euripean egindako lasterketan, hiru txirrindulari heldu ziren buruan eta Café Dromedario-Flotamet taldeko txirrindularia izan zen indartsuena azken esprintean.
Abadiñarraren dohaiak ez dira errepidera bakarrik mugatzen. Orain asteburu bi pistako Espainiako txapelketan parte hartu zuen Euskadiko selekzioarekin eta hiru domina irabazi zituen: urrezko bat eta zilarrezko bi.