Unai Moranek urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu ditu Espainiako Txapelketan

Anboto 2025ko api. 20a, 21:25

Mallorcan jokatu diren Espainiako pistako Txapelketan Unai Moran abadiñarrak hiru domina eskuratu ditu: urrezko bat eta zilarrezko bi. 

Dromedario taldeko txirrindularia Espainiako txapeldun gelditu da, Euskal selekzioagaz. Zilarrezko dominak, berriz, taldekako abiaduran eta puntuaketan eskuratu ditu.

Unai Moranek urrezko domina bat eta zilarrezko bi lortu ditu Espainiako Txapelketan.

Bestalde, Amets Egurenek laugarren postua lortu du taldekako abiaduran.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!