Txirrindularitza lasterketak

[BIDEOA] Unai Moran abadiñarra bigarren, Lapurtarren Itzulian

Anboto 2025ko api. 14a, 09:32

Café Dromedario-Flotamet taldeko gazteak podium berri bat eskuratu du.

Unai Moran abadiñarra podiumera igo da berriro. Martxo hasieran bigarren amaitu zuen Debako lasterketa eta asteburuan postu berdina errepikatu du Lapurtarren Itzulian. 

Lizarrietako azken igoeran erabaki zen lasterketa. Jan Hernandezek sekulako erritmoa ezarri zuen. Zati baten Unai Moran bakarrik izan zen kapaz erritmo horri eusteko. Geroago bakarrik geratu zen Hernandez. Lasterketa buruan ihes eginda zihoan Quentin Desbouis harrapatu, atzean utzi eta bakarrik helmugaratu zen. Moranek ere Desbouis gainditzea lortu zuen bigarren helmugaratzeko. 

Café Dromedario-Flotamet taldeak beste txirrindulari bat ere izan zuen lehen hamarren artean. Axular Aldazabal zazpigarren geratu zen.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!