Martxoaren 29an Deban jokatutako XLIX Amaikak Bat Junior Txirrindulari proban Cafe Dromedario-Flotamet taldeko Unai Moran abadiñarrak bigarren postua lortu zuen. Lasterketako garailea Eñaut Urkaregi izan zen, eta hirugarren postuan Viveros San Anton-Mardu Taldeko Beñat Sainz izan zen. Lasterketa ostean, Moranek taldekideen lana goraipatu zuen.