[BIDEOA] Urdax Magunazelaiak birritan jaso du 260 kiloko harria, inoiz altxatu duen pisutsuena

Anboto 2024ko ots. 3a, 15:22

Abadiñoko probalekua lepo bete da herri kirol erakustaldia ikusteko.

Ikusmina eragin dau San Blas eguneko herri kirol erakustaldiak: probalekua beteta eta sartu ezinik geratu direnak sarrerako kristaletik begira. Urdax Magunazelaia abadiñarrak bere marka pertsonala ezartzera zetorrela iragarria zuen eta denek jakin gura zuten esandakoa kunplitzeko kapaz zen. Bada, bai, lortu du, eta ez behin bakarrik, birritan jaso du 260 kiloko harria, orain arte altxatu duen pisutsuena.

Harri-jasotze erakustaldi gehiago izan dira eta baita aizkora erakustaldia ere. Euskal Herriko harri-jasotze txapelketa lau bider segidan irabazi duen Karmele Gisasola —Zelai III— mallabitarra izan da protagonistetako bat, Iker Vicente, Nerea Arruti, Ugaitz Mugertzarekin batera.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!