Karmele Gisasolak laugarren bider jarraian irabazi du Euskadiko harri-jasotze txapelketa

Anboto 2023ko eka. 3a, 17:00

Karmele Gisasola erdian txapelarekin, atzoko txapelketan.

Atzo txapela berritu zuen Abadiñon, Traña-Matienan, jokatutako lehiaketan.

Azken urteetan harri-jasotzeak erreferente garbi bat du emakumeetan eta Karmele Gisasola da bere izena. Mallabitarrak 2019tik hona lehiatu diren Euskadiko lau txapelketak irabazi ditu: 2019koa, 2021ekoa, 2022koa eta atzo Abadiñon jokatu zena. Gogoratu behar da 2020koa ez zela egin pandemiagaitik.

Emakumeak 75 kiloko zilindroarekin, 62,5 kiloko kuboarekin eta 62,5 kiloko bolarekin aritu ziren atzo. Lan guztiak batuta, Gisasolak 5.087,5 kilo jaso zituen, beste inork baino gehiago. Lucia Orbe geratu zen bigarren 4.712,5 kilorekin eta Ainitze Zumetak osatu zuen podiuma.

Gizonetan Iraitz Arruti geratu zen txapeldun eta Imanol Royo bigarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!