Ortuariak, baserri lanetarako makinak, taloak, ganadua, lagunartea,... zer ez. Otsailak 3 ditu eta San Blas eguna da. Egun handia Abadiñon. Ohitura zaharrari eutsita, Zelaietako kaleak Euskal Herri osotik ailegatutako bisitariez bete dira baserritarren feriaz gozatzeko. Ferialekuaren zein probalekuaren bueltako eremuetan 100 ekoizle eta 100dik gora abelburu batu dira. Taloek eta samarako kordel tradizionalek ez dute hutsik egin.