"Zorionak eman gura dizkizuegu zuen arrakastagatik, eta lanean jarraitzera animatu gura zaituztegu. Gure aldetik, taldea babesten jarraituko dugu, gure borondatea herri-kirolak babestea eta emakumeek kirol-diziplina guztietan parte hartzea sustatzea eta ikusaraztea delako. Abadiñoko koloreak goian eroan dituzue eta zuen herrian benetan harro gaude”, adierazi du Mikel Garaizabal alkateak.
Abadiño Sokatira Taldea urrezko hiru domina irabazi ditu, hirurak 23 urtez azpiko mailan: 560 kiloko mistoan, emakumeen 500 kilora artekoan eta gizonen 600 kilora artekoan.