Abadiño Sokatira Taldeak urrezko domina bi gehiago irabazi ditu Ipar Irlandako munduko txapelketan

Anboto 2023ko mar. 9a, 14:57

23 urtez azpiko mutilen taldea.

Atzoko moduan, 23 urtez azpikoan lortu dituzte garaipen biak.

Abadiño Sokatira Taldeko tiralari gazteak munduko txapelketa bikaina egiten ari dira Belfasteko —Ipar Irlanda— munduko txapelketan. Atzo, 23 urtez azpiko talde mistoa munduko txapeldun geratu bazen, gaur urrezko beste domina bi irabazi dituzte adin tarte horretan.

Lehenengo, Abadiñoko eta Berriozarko launa tiralarik osatutako nesken taldeak 500 kilora arteko txapelketa irabazi du. Ondoren, Abadiñoko mutilen taldea 600 kilora arteko finalean nagusitu zaio Irlandako talde bati, tiraldi lehiatuen ostean.

Arratsaldean, Abadiñoko seniorretako talde mistoaren txanda izango da.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!