Poza, giro beroa eta eztarri urratuak. Abadiñoko herritar talde bat Loiuko aireportuan izan da bart, sokatira taldeko kideei merezitako ongietorria ematen. Kirolariak Belfastetik etxera bueltatu dira urrezko hiru domina eskutan. 23 urtez azpiko taldeek -talde mistoak, neskenak eta mutilenak- urrezko domina bana irabazi zute Munduko txapelketan. Bart egindako harreran, txapelketan parte hartzerik izan ez duten tiralariek hainbat kopla abestu zituzten gainerako taldekideen aurrean. Honako hauek abestu zituzten:
Ongi etorri etxera (bis)
Hori bai hori plazerra
Hiru domina gurera ai
ngi etorri etxera
Putzek ta putzek zuenak (bis)
Horrek bai tirada ederrak
Eta ez beti gaztenak ai
Putzek ta putzek zuenak
Gure ekipuen lana (bis)
Dana ezta izen han dana
Streaming bidez bada be ai
Batu gara zuengana (bis)
Gure ekipuen lana
Tarrazien ein dozue (bis)
Lurrei be emon mosue
Besteik egon ete ei dan ai
Etzaku heldu mezue
Some kisses maybe we dont know ai
Belfasten pasetakue
Urrezko hiru domina (bis)
Eta nun dau ikurrina
Podiumera allegaute ai
Pekatu edarra egina (bis)
Eta nun dau ikurrina
Deskantsaizue patxadaz (bis)
Amets gaiztue pasau da
Arrautza ta ensalada ai
Disfrutau oin juerga danak (bis)
Deskantsaizue patxadaz
Bukaerara heldute (bis)
Zuei dana eskertute
Sokiek segidu deizela ai
Gure gerrire lotute (bis)
Ta bixotza berotute
Harrera egitera hurbildutakoen artean Udaleko hainbat ordezkari politiko ere egon zen. Mikel Garaizabal alkateak garaikur bat eman zion Lorenzo Irazola entrenatzaileari.