Abadiño Sokatira Taldea munduko txapeldun geratu da 23 urtez azpiko talde mistoagaz

Anboto 2023ko mar. 8a, 15:24

Abadiño Sokatira Taldeko talde mistoa. (Argazkia: Instagram: Abadiño Sokatira Taldea)

Munduko txapelketan Ipar Irlandan ari da jokatzen, Belfasten.

Egunotan munduko sokatira txapelketa lehiatzen ari dira Belfasten eta hantxe dabil Abadiño Sokatira Taldea. Gaur urrezko domina bat irabazi du Abadiñoko talde mistoak (lau neska eta lau mutil). 23 urtez azpiko mailan eta 560 kilora arteko pisuan izan da. Berriozarren kontra lehiatu dute finala.

Goizean, Abadiñoko nesken taldeak 500 kilora artekoan parte hartu eta zortzigarren amaitu du. Arratsaldean, mutilak 600 kilora artekoan ibiliko dira. Bihar goizean, 23 urtez azpikoek tiraldi gehiago izango dituzte; arratsaldean senior mailako talde mistoak izango ditu tiraldiak, besteak beste. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!