Unzueta eta Olaetxea, Errege Kopako partiduak abadiñar biak elkartu zituen atzo Zornotzan

Anboto 2020ko abe. 17a, 10:23

Iker Unzueta (Abadiño, 1998) Amorebieta klubeko jokalaria da eta Lander Olaetxea (Abadiño, 1993) Logroñesen dabil. Atzo talde biek Errege Kopako lehenengo kanporaketa jokatu zuten Zornotzako Urritxe zelaian.

Nork bere koloreak defendatzea egokitu zitzaien, baina zelaitik kanpora lagunak dira, partidu bukaeran biek elkarrekin ateratako argazkiak erakusten duen moduan. Unzuetak partiduko azken 20 minutuak jokatu zituen. Olaetxeak, berriz, ez zuen jokatzeko aukerarik izan eta aulkitik jarraitu zuen norgehiagoka.

Amorebietan beste abadiñar bat ere aritu zen: Ekaitz Molina. Hasiera-hasieratik jokatu zuen, 77. minutuan Iker Bilbaok ordezkatu zuen arte.

Partiduari dagokionez, Amorebietak ezustekoa eman zuen kategoria bat gorago —Bigarren Mailan— jokatzen duen Logroñes kanporatuta (1-0). Mikel Alvarok sartu zuen partiduko gol bakarra lehen zatiko 44. minutuan.

Ekaitz Molina hasierako hamaikakoan egon zen.



Amorebietako jokalariak sailkapena ospatzen. (@SDAmorebieta)

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!