Juanpe Milikua: "Perutik etxera itzultzeko hegaldiko txartelak jaso ditugu"

Jone Guenetxea 2020ko mar. 24a, 21:41

Euskal Herriko turista talde bat bihar itzuliko da Perutik. Egunak daramatzate Limako hotel batean konfinatuta.

Perura egindako bidaiaren erdian koronabirusaren pandemiak Euskal Herriko turista talde bat harrapatu zuen. Juanpe Milikua abadiñarra talde horretako kidea da. Limako hotel batean egunak eman dituzte konfinatuta, etxera itzultzeko modua aurkitu bitartean. Dagoeneko jaso dituzte bihar hartuko dituzten hegaldiko txartelak. Lima-Madril-Loiu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!