"Peruko presidenteak dio ez diola inori ez sartzen ezta irtetzen utziko"

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 22a, 14:28

Juanpe Milikua abadiñarra Limako (Peru) hotel batean dago konfinatuta. 

Euskal Herritik Perura bidan joandako 26 turista Limako hotel batean daude konfinatuta. Talde horretan Juanpe Milikua abadiñarra dago, eta ANBOTOri aitortu dionez, beste hamabost bat egunez bertan jarraitu beharko dutelakoan dago. "Mugak eta aireportuak itxi dituzte eta Peruko presidenteak dio ez diola inori ez sartzen ez irtetzen utziko. Beraz, hamabost bat egun hemen egin beharko ditugula uste dut", aitortu du Milikuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!