Ernio, Uzturre eta Erroizpe tontorrak igo behar izan dituzte T3T mendi maratoian parte hartu duten 342 parte hartzaileek, 2.900 metroko desnibel postiboa izan duen 42 kilometroko ibilbidea osatuaz. Emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia izan da bizkorrena; 05:17:17ko denboran amaitu du lasterketa. Bigarren sailkatua, Amaya Larreategi 05:42:20 izan da eta hirugarrena Amaia Amantegi 05:42:05.
Gaurkoan korrikalariek beroa izan dute protagonista nagusi, eta 342 parte-hartzailetik 100ek baino gehiagok lasterketa utzi behar izan dute.