Oihana Azkorbebeitia abadiñarra nagusi Euskal Herriko txapelketan

Anboto 2017ko mai. 7a, 16:25

Oihana Azkorbebeitia korrikalari abadiñarra nagusitu da gaur Kanpezun (Araba) jokatu duten mendi lasterketen Euskal Herriko lehenengo txapelketan.

Ioar mendia igo dute txapelketan parte hartu duten 300dik gora parte hartzaileek, 25 kilometroko ibilbidea osatuaz. Emakumezkoetan Oihana Azkorbebeitia izan da bizkorrena; 02:40:51ko denboran amaitu du lasterketa.

Mutiletan, Markel Urigoitia otxandiarra zazpigarren sailkatu da. Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak zortzigarren egin du, eta promesen kategoriako Euskal Herriko txapeldun postua lortu du. Horrez gainera, Xabier Iturbe zornotzarra Euskal Herriko txapeldun geratu zen junior mailan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!