Oihana Azkorbebeitia bigarren sailkatu da Erlaitz Aiako Harriak mendi lasterketan

Maialen Zuazubiskar 2017ko mai. 14a, 20:00

Oihana Azkorbebeitia abadiñarra bigarren sailkatu da, gaur, Erlaitz Aiako Harriak mendi lasterketako zazpigarren edizioan. Iruneko Meaka auzoan hasi eta amaitu den lasterketak 22 kilometro gorabeheratsu izan ditu.

350 korrikalarik hartu dute parte. Lasterketa 9:00etan hasi da eta bero handia izan dute korrikalariek. Maite Maiora izan da lehenengoa helmugara heltzen, Azkorbebeitia abadiñarra bigarrena eta Alizia Olazabal hirugarrena. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!