Rober Uriarte eta Ander Antxia dira San Blas pilota txapelketako irabazleak. Sorhuet eta Ugarte garaitu zituzten Abadiñoko trinketean, 75 minutu iraun zuen finalean. Beti aurretik joan ziren markagailuan, baina alde handirik atera barik. Antxiak atzelarien arteko jokoa menderatu zuen, eta horren bidez Uriartek tanto politak egin zituen aurrean.
Bestalde, zilarrezko mailan Gandiaga eta Aspuruk irabazi zuten Gordon eta Bilbaoren aurka, baina partidua amaitu barik. Izan ere, 18-16 aurretik zihoazenean, hankan min hartu zuen Bilbao lemoarrak. 26-16 emaitzara arte jarraitu zuen, baina jarraitu ezinik bertan behera utzi zuen neurketa.