McDonald's-ek ere jatetxea zabalduko du Muruetan: bi pisukoa

Anboto 2013ko urr. 30a, 11:00
Atzoko ohiko udalbatzarreko galdera eta eskarien tartean, Bilduk Buger King jatetxeak herrian zabaldu gura duen jatetxearen proiektuari buruzko azalpenak eskatu zizkion Jose Luis Navarro alkateari. Alkateak proiektu horri buruzko azalpenak eman ostean, zabaldu zuen albistea: Abadiñon jatetxea zabaltzeko proiektua aurkeztu du McDonald\'s-ek ere, asteon

Atzoko ohiko udalbatzarreko galdera eta eskarien tartean, Bilduk Buger King jatetxeak herrian zabaldu gura duen jatetxearen proiektuari buruzko azalpenak eskatu zizkion Jose Luis Navarro alkateari. Alkateak proiektu horri buruzko azalpenak eman ostean, zabaldu zuen albistea: Abadiñon jatetxea zabaltzeko proiektua aurkeztu du McDonald\'s-ek ere, asteon.

 

Jose Luis Navarro alkateak atzoko plenoa amaitu eta gero aurreratu zuenez, Graficas Berriz enpresa zegoen eraikinean zabalduko du McDonald\'s enpresak, bi solairuko jatetxea. Enpresaren asmoa, Graficas Berriz-en eraikina bota eta berria eraikitzea dela ere, aurreratu zuen alkateak. Guztira, 932.000 euroko aurrekontua aurkeztu du multinazionalak. Proiektuak 500 metro koadroko jatetxea eta 25 autorentzako aparkalekua aurreikusten ditu, gobernu taldeak jakitera eman duenez. Janaria autotik bertatik erosteko, 24 orduko zerbitzua ere eskainiko omen dute, besteak beste.

 

Burger King enpresak Abadiñon jatetxea zabaltzeko asmoa daukala, prentsan irakurrita jakin dutela kritikatu zuen Bilduko Saioa Zuazubizkarrek: "Ez dugu ulertzen gaia zelan ez duzuen udaletxera ekarri". Gobernu taldeak multinazional horren elikadura eta ekonomia eredua bultzatzea, eta jatetxe horren irekiera albiste ontzat hartzea ez duela ulertzen ere adierazi zuen Bilduk. Multinazionalak jatetxea zabaltzeak bertako ostalaritzari eragingo dion kaltea azpimarratu zuen Zuazubizkarrek, eta eskari bat egin gobernu taldeari: "Udalak ez dezala horrelako proiekturik gauzatzeko baimenik eman, eta bertako ekonomia bultzatzeko apustua egin dezala".

 

"Legearen balditzak betetzen badituzte, guk ezin dugu jatetxea zabaltzea oztopatu", erantzun zuen Jose Luis Navarro alkateak. Joan zen astean Burger King enpresaren asmoen inguruko albistea kaleratu zenean esandakoa adierazi zuen alkateak, berriro: "Abadiñoren ekonomia automozioaren oso menpe dago, eta uste dugu ona dela herriko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzea dakarten proiektuak gauzatzea".

 

EAJ ere sartu zen eztabaidan, eta Eneko Etxebarria zinegotziak esan zuen, legezko baldintzak betetzen dituzten proiektuak baimendu behar dituela udalak: konpetentzia askeko merkatuan, norbanakoek aukeratuko dutela eredu horren alde egiten duten ala ez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!