Iurretako Ertzillla poligonoan, bide ondoan jarri gura dute jatetxea eta McAuto 24 orduko zerbitzua. Udalak obrak hasteko lizentzia eman dio janari lasterreko konpainiari.
Iñaki Totorikaguena Iurretako alkateak baieztatu duenez, MacDonald´s enpresak obrak hasteko lizentzia dauka. "Martitzenean buletinean kaleratu zen", azaldu du alkateak. Orain, AEBetako enpresak hiru hilabete izango ditu obrak martxan ipintzeko.
Ertzilla poligonoan, bide ondoan eraiki gura dute MacDonald´s berria. Jan enpresak jatetxea zabaltzeaz gainera, 24 orduz zabalik egongo den McAuto zerbitzua eskaini gura du.