McDonald's-ek udarako zabaldu gura du Abadiñoko hanburgesategia

Anboto 2014ko mar. 3a, 15:06

McDonald's enpresak Abadiñoko Murueta auzoan eraiki nahi duen hanburgesategiko obrei ekiteko lizentzia eskuratu du. Abadiñoko Udalak prentsa oharrean jakitera eman duenez, enpresak 932.000 euroko inbertsioa egingo du, eta aurtengo udan zabaltzea gura dute.

 

Lizentzia joan zen barikuan eman zioten, "behin espedienteak oniritzi guztiak jasota udaleko zerbitzu tekniko eta juridikoaren, Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailaren eta Aldundiko Herri Lanetako Sailaren aldetik". Udalak aurreratu duenez, bi solairuko hanburgesategia aurtengo udan zabalduko dute. 

Jose Luis Navarro alkateak argitu duenez, "proiektu honek lege eskakizun guztiak betetzen ditu, eta hala bermatzen dute udalaren zerbitzu tekniko eta juridikoek, Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak". Gaineratu duenez, "ezin dugu proiektu bat atzera bota janari mota bat gehiago edo gutxiago gustatzen zaigulako".

Abenduan protesta egin zuten EHNE, ELA, LAB, CCOO, eta ESK sindikatuek, Ernai gazte erakundeak, Dendak Bai merkatarien elkarteak eta Durangaldeko Bilduko zinegotziek deitua.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!