McDonald´s eta askatasuna

Erabiltzailearen aurpegia Julen Orbegozo 2013ko aza. 22a, 08:30

McDonald’sera joan ala ez joan; horixe da politikari batzuentzat “askatasunean aukeratzeko” kontzeptuaren paradigma. Horregatik, norbanakoaren askatasunak errespetatzen dituen demokrazian bizi garelako, hain zuzen, McDonald’s eta Burger King jatetxeak ezartzea defendatu behar omen dugu. Askatasunaren izenean, alegia

\"\"McDonald’sera joan ala ez joan; horixe da politikari batzuentzat “askatasunean aukeratzeko” kontzeptuaren paradigma. Horregatik, norbanakoaren askatasunak errespetatzen dituen demokrazian bizi garelako, hain zuzen, McDonald’s eta Burger King jatetxeak ezartzea defendatu behar omen dugu. Askatasunaren izenean, alegia.

 

Aukera askatasuna horrela erabiltzea falazia bat da. Politikari kontserbadoreek liberalismotik hartu duten argudio mailegatua, euren interesen zerbitzura. Egia da pertsona batek askatasuna izango duela McDonald´sera joateko ala ez joateko, baina joko-zelaia kapitalismo basatiak ezartzen digun bitartean, aukera askatasuna ustela izango da. Gainera, subliminalki bada ere, hurrengo mezua hau transmititzen da: “Bada, askatasun hau aprobetxatu, eta joan egin behar dut, ez joatea eta hutsaren hurrengoa gauza bera direlako, ez joatearekin batera ematen didaten aukera askatasuna alperrik galtzen dudalako”.

 

Eliza katolikoak mendez mende zabaldu duen mezu bat datorkit burura: “Lasai ibili, eliztarrok. Munduan pasadan gaude, eta eliteek izorratuta bizi bazarete ere, zeruan izango gara guztiok zoriontsu”.

 

Aukera askatasuna falazia bat da, batzuen sistema ez erortzeko falazia. Aukera askatasuna ematen digute, Burger Kingera joateko ala ez joateko; baina ez digute askatasunik ematen monarkiaren eta errepublikaren artean aukeratzeko; edo ordezkari politikoen soldatak erreferendumean ezartzeko.

 

Pertsonen arteko berdintasunik gabe, aukera askatasuna falazia bat da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!