Hiroshi Yamauchi Japoniako enbaxadorea Zornotzan, Mangamore jaialdiaren harira

E.H.

Zornotzako Udalak, Ainhoa Salterain alkatea buru, harrera egin dio Yamaguchiri. 

Japoniak Espainiako estatuan daukan enbaxadoreak, Hiroshi Yamaguchik, Zornotza bisitatu du gaur, Mangamore jaialdia dela eta. Ainhoa Salterain alkateak harrera egin dio udaletxean: "Ohore handia da Japoniako enbaxadorea Zornotzan hartzea, bereziki gure udalerriarentzat Mangamore moduko jaialdi esanguratsu bat ospatzen gabiltzan asteburuan", esan du Salterainek. Era berean, jaialdiak "kulturak, pertsonak eta lurraldeak hurbiltzeko duen gaitasuna" txalotu du, eta bisitak Zornotzaren eta Japoniaren arteko hartu emanak sendotzeko balio dezakeela gaineratu. Yamaguchik Zornotxoria jaso du bisitako oroigarri modura.

Zornotza, animearen hiriburu

Mangamore festibalak 20 urte bete ditu Zornotzan eta Euskal Herrian, animea eta Japoniako kultura zabaltzen. Aurtengo edizioak atzo zabaldu zituen, eta bihar arte askotariko ekitaldiak egongo dira Zelaieta zentroaren eta parkearen bueltan. Berbaldiak, cosplay ikuskizunak, azoka zein gastronomia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!