Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu du, ustez, uztailaren 25ean Zornotzan txirrindulari bat autoarekin harrapatu zuelakoan

A. M. 2026ko abuztuaren 3a

Artxiboko irudia.

Joan den uztailaren 25ean N-634 errepidean, Zornotza parean, auto batek txirrindulari bat harrapatu eta larri zauritu zuen; autoaren gidariak ihes egin zuen, eta 82 urteko txirrindularia ordu batzuk beranduago hil zen, Gurutzetako ospitalean. Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen zer gertatu zen ikertzeko, eta gaur jakiranazi dute ohar baten bidez, 37 urteko gizon bat atxilotu dutela Bilbon, autoaren jabea; pertsona horri zuhurtziagabekariak eragindako giza hilketa eta sorospen egin-beharra ez betetzea leporatzen diote.

Atxilotua epailearen eskuetan jarriko dute datozen orduetan. 

Hildako txirrindularia Jose Inazio Askasibar txirrindulari ohia zela jakinarazi zuten gerora. 1971 arte jardun zen profesionaletan, besteak beste, Fagor, Mobylette GAC, La Casera eta Oporto taldeetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!