Ertzaintzak lekukoen laguntza eskatu du, goiz honetan, N-634 errepidean, Zornotza aldean, izandako istripu bat argitzeko. Ikerketaren arabera, ibilgailu batek txirrindulari bat harrapatu du Euba eta Berna artean, Bilborako noranzkoan. Ezbeharra 9:45ean gertatu da. Gidariak istriputik alde egin du txirrindularia bertan utzita. Ziklistak 82 urte ditu, eta larri eraman dute, helikopteroz, Gurutzetako ospitalera (Barakaldo).
Ezbeharrari buruzko informazioa daukanak Bizkaiko Trafikoko Lurralde Unitateko telefono zenbaki honetan eman dezake informazioa: 94 607 90 34.