Hil egin da Zornotzan ibilgailu batek harrapatuta zauritu den txirrindularia

E.H. 2026ko uztailaren 25a

82 urte zituen. Ertzaintzak zabalik du ikerketa.

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, hil egin da goiz honetan Zornotza aldean ibilgailu batek harrapatuta zauritu den txirrindularia. Ziklistak 82 urte zituen, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute, goizean, larri. Bitartean, Ertzaintzak zabalik dauka ikerketa, ibilgailuko gidaria topatu eta gertaturikoa argitzeko. Hedabide honi azaldu dionez, ikerketak aurrera jarraitzen du. Arratsaldean, hain zuzen ere, poliziak mezu bat zabaldu du ezbeharra ikusi duten lekukoei laguntza eskatzera deitzen. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!