'Xerka': sexilioari buruzko erakusketa eta hausnarketa saioa Zornotzan

E.H. 2026ko apirilaren 21a

Apirilaren 24an, eguenean, Zornotzako Zelaietan emango dute berbaldia. 18:30ean izango da. Berbaldian Iñigo Ranero zornotzarrak ere parte hartuko du. Argazkiak apirilaren 30era arte egongo dira ikusgai.  

LGTB herritarren migrazio behartua da sexilioa edo sexerbestea. Hau da, etxean edo herrian orientazioagaz edo identitateagaz zapalkuntzaren bat jasan edo askatu ezin, eta landa eremutik hirigunera alde egitera behartuta sentitzen diren herritarren migrazioa. Martxel Larraza eta Joseba Olagarai etxalartarrek izen-abizenak eta aurpegiak ipini dizkiete desplazatze horiei Xerka proiektuaren bidez. Euskal Herriko bost LGTB herritarren testigantzak batu eta sexilioaren kontakizuna josi dute. Adar biko proiektua da esku artean dutena: batetik, sexilioari buruzko berbaldiak ematen dituzte; bestetik, bost euskal herritar horien argazki eta bizipenak plazaratzen dituzte erakusketa bategaz. Apirilaren 24an, eguenean, Zornotzako Zelaietan emango dute berbaldia. 18:30ean izango da. Berbaldian Iñigo Ranero zornotzarrak ere parte hartuko du. Argazkiak apirilaren 30era arte egongo dira ikusgai.  

 

 

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!