SD Amorebieta argazki eta objektu baliotsuen bila, mendeurreko erakusketa osatzeko

Anboto 2025ko ots. 5a, 10:03

Mendeurrenaren harira herrian zehar egindako kalejira (Argazkia: SD Amorebieta)

Klubeko dendan utzi ahal izango dira otsail, martxo eta apirileko ostiral
guztietan.

SD Amorebietak erakusketa bat antolatuko du ekainean Zelaieta Zentroan, mendeurreneko ospakizunen barruan. Bertan klubaren historiari errepasoa egiten lagunduko duten argazki eta objektuak erakutsiko dituzte. Erakusketa ahalik aberatsena izan dadin, klubak laguntza eskatu die herritarrei. Artikulu baliotsuren eta bitxiren bat duenak klubeko denda ofizialera (San Migel kalea) eraman dezake otsail, martxo eta apirileko bariku guztietan. Ordutegia honako hau da: goizez, 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara. Erakusketa amaitutakoan argazki eta objektu guztiak jabeei itzuliko dizkiete.

Klubak datozen asteetan emango du erakusketaren inaugurazioaren egunaren eta orduaren berri, ohar batean jakinarazi dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!